XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela bada, 5.1 apartatuak 1990-1995 urteetako bakoitzean indarrean egon diren edo dauden tarifen taulak ematen ditu, eta ondoren zehazten diren Zergetarako informazio hau azaltzen du:

- Hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Zerga Oinarriari ezarri beharreko zergapetze tasa (%0,4 eta %1,5 bitartean) ematen du.

- Landa izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: Zerga Oinarriari ezarri beharreko zergapetze tasa (%0,3 eta %1,1 bitartean) ematen du.

- Baimen Fiskalak (1990 eta 1991 ekitaldiak besterik ez): kuotei ezarri beharreko udal gainkarguaren portzentaia (%70 eta %100 bitartean) ematen du.

Horrela bada, aipatu gainkargua ezarriz Zergaren Jarraipideetan adierazitako tarifak ezartzetik ateratzen ziren kuotak, iharduera bakoitzaren kasuan, bikoizteko ahalmena zuten udalek.

Apartatu honetan bereizirik ematen dira iharduera mota ezberdinari ezarritako gainkarguak: industria eta merkataritza iharduerak batetik, eta lanbide eta arte iharduerak bestetik.

- Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga (1992ko ekitalditik aurrera): udal eremuko kuotei ezarri beharreko koefizientea (1 eta 2,2 bitartean) ematen du; era berean, udalak, kaleen ezaugarrien arabera, haztapen indizea (1 eta 2 bitartean) xedatu duen kasuen berri ematen digu.

- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: Zerga arautzen duen Foru Arauean adierazitako gutxieneko kuotei ezarri beharreko koefizientea (1 eta 2,2 bitartean) ematen du.

Zenbait udaletan, ibilgailu mota ezberdinen arabera, koefiziente mota ezberdinak ezartzea erabaki dute; horrelakoetan, lan honetan adierazten den koefizientea ordenantzan azaltzen direnen arteko batezbesteko haztatua da.

- Eraikuntzen, Instalazioen eta Lanen gaineko Zerga: Zergaren zerga oinarriari ezarri beharreko zergapetze tasa (%2 eta %5 bitartean) ematen du, eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu erreala eta efektiboaren arabera osatua.

Obraren zenbatekoa, izaera, egoera eta abarren arabera, udalek tasa ezberdinak erabaki dituztenerako, lan honetako portzentaiak batezbesteko haztapenean batu ditu.

Zerga honek ez du beharrezkotasun izaerarik eta, horregatik, zenbait udalek ez du ezartzea erabaki.

Amaitzeko, informazio ondorioetarako, betebeharreko Zergen (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga) borondatezko Zergen (Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga eta Eraikuntza, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga) eta ur-horniketarako prezio publikoaren ordenantzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zireneko datak, urteka sailkaturik, eman ditugu 5.2 apartatuan.